"En este encierro, debemos ser conscientes de la importancia de la cultura"

Actualizado: may 8

Eñaut Mitxelena. Argazkiak: Loinaz Actores.

Entrevista en Euskera y Castellano


“Itxialdi honetan, kulturak duen garrantziaz jabetu behar dugu”


"Aurpegi ezaguna da Ylenia Baglietto (Eibar, 1986) aktorearena, ez soilik euskal ikusleen artean. Espainiako telebista publikokoAcacias 38n jokatutako rolak egin du ezagun, baina duela 10 urteGoenkalefolletoian hasi zenetik ikusi izan dugu pantaila txikian; harrezkero, makina bat saio eta antzezlanetan aritu izan da. Egun ere, itxialdi betean, ETB1 ematen ari denEtxekoaktelesailean parte hartzen ari da, nahiz eta, sektoreko gehienen antzera, beste hainbat lan bertan behera geratu zaizkion. Bilbon dago konfinatuta, sare sozialetan aktibo eta egoera gaitzari baikortasunez aurre egin nahian".


Hasteko, ezinbesteko galdera. Zer moduz itxialdia?

Egia esan, oso ondo daramat. Oraingoz, osasuntsu nago; beraz, aurretik egin ezin nituen gauza pila bat egiteko aukera izaten ari naiz. Hasteko, gitarra jotzen ikastea erabaki nuen. Orain dela 6 urte, gitarra erosi nuen, Lisboan, eta hortxe neukan koitadua, ukitu gabe. Online ikastaro bat egiten hasi, eta hor nabil. Izan ere, poesia idazten dut, eta nire ametsa da egunen batean olerki horiek abesti bihurtzea. Horregatik heldu nahi nion gitarrari, neure abestiak sortzeko. Horrez gain, etxean egotera ohitu behar nuela esan nion neure buruari, eta kirola bertan egiten hasi nintzen. Normalean, egunero saiatzen naiz kirola egiten. Hortaz, moldatzen, egokitzen... Errutinatxoa jarri nuen, eta, tira, oso ongi daramat.

Itxialdi betean, Etxekoak telesailean lan egiteko aukera izan duzu. Ez da gutxi.

Bada, bai. Oparitxoa izan da, ez bainuen inondik inora espero orain, itxialdi honetan, lan egitea. Bat-batean, Pausokaren deia jaso nuen, telesail honetan parte hartzea proposatu zidaten, eta, nola ez, aurrera! Azkenean, nire lanbidean aurrera egin nahi dut, ikasi eta ikasi, eta hobetu eta hobetu. Lan horrek ere ikasteko aukera ematen dit, azken finean dena berria delako. Etxetik egiten dugu, aktore bakoitza bere etxean, tripode batekin, argi batekin, eta norberak egiten du dena: ile apainketa, jantziak, arlo tekniko guztia, testua ikasi, antzeztu... Finean, geuk egiten dugu dena, zuzendu izan ezik, hori Jabi Elortegik egiten du. Sekulako ikasketa izaten ari da.


"Etxekoak etxetik egiten dugu, aktore bakoitzak eigiten du dena; sejulako ikasketa izaten ari da"

Lanari dagokionez, nola eragin dizu pandemiak eragindako krisiak? Brecht-en La boda de los pequeños burgueses estreinatzear zineten Arriagan, besteak beste. Bertan behera geratu al zaizu proiektu gehiagorik?

Berez, bertan behera ez. TVEko (Espainiako telebista publikoa) Acacias 38 telesaila grabatzen ari nintzen, eta eten egin da. Printzipioz, normaltasunera itzultzen garenean jarraituko dugu. Ez dakigu noiz, hori egia da. La boda de los pequeños burgueses, Arriagan egin behar genuena, bertan behera gelditu da, guztiz. Bestalde, aurrerago, pelikula batean parte hartuko dut; hasiera batean, ekainean grabatu behar zen, baina uste dut itxaron egin beharko dugula. Azkenean, egunero zer edo zer ezberdina esaten dute. Hortaz, horrela gabiltza: zain eta egunetik egunera ikusten zer gertatuko den.

Bestela ere ezegonkortasun handia dago zuen lanbidean. Krisi honen ondorioak izugarriak izango dira sektorean.

Bai, hala izango da. Antzokiei dagokienez, hasieran esan ziguten agian urte amaierarako hasiko zirela programazioarekin, baina gero eta gehiago atzeratzen ari dira. Itxialdi honetan, kulturak duen garrantziaz jabetu behar dugu. Denok gaude etxean, telesailak edota pelikulak ikusten, edo musika entzuten, edo liburuak irakurtzen... Zeinen garrantzitsua den konturatzen zara. Hala ere, badirudi oraindik ere ez garela ohartu zeinen inportantea den antzerkia. Tira, batzuk ari dira antzerkia beste modu batean egiten. Adibidez, duela gutxi, lagun baten mikroantzezlan bat ikusi nuen, online: euro bat ordaindu, kode bat jaso gunean sartu eta antzezlana ikusi ahal izateko, eta aktorea bere etxean antzezten ikus dezakezu. Nik uste antzerkia ere moldatuko dela, poliki-poliki, egoera honetara. Azkenean, horrela lan egin beharko dugu.


"Etxean zain eta egunetik edunera ikusten ser gertatuko den; hoeela gaude konfinamenduan"

Sektoreko jendearekin bazaude harremanetan? Zer-nolako aldartea sumatzen duzu?

Hau guztia putakeria hutsa da denontzat. Jende pila batek lanak zituen lotuta: emanaldiak, birak... eta dena joan da pikutara. Hala, pentsatzen hasten zara hil hauetan jasoko zenuen dirua ez duzula izango, etxean zaudela eta ez dakizula zer gertatuko den. Horrela egonik, ziurgabetasun handia dugu denok. Beraz, normala da mugimenduak sortzea, eta saiatzea ahalik eta modurik hoberenean hobetzen eta aldatzen egoera hau.

Acacias 38n jokatzen duzun rolak famatu egin zaitu. Sentitzen duzu ospetsua zarela? Nola bizi duzu?

Ez, ez dut batere sentitzen. Egia da tarteka norbaitek kalean gelditzen zaituela eta zerbait esaten dizula, baina zuk normal-normal erantzuten duzu. Azken finean, ni Ylenia naiz, betiko Ylenia, eta ez dago ezer desberdinik nire barnean. Bai, lana egiten ari naiz, ikusten dut jendeari gustatzen ari zaiola, baina nik betikoa izaten jarraitzen dut. Ez dakit, sentsazio arraroa da. Eta bizi... ongi ari naiz bizi izaten. Egia esan, gehienbat sare sozialetan nabaritzen dut hori; izan ere, saioak nazioartean izan du arrakasta, beraz, gehienek sare sozialetan idazten didate. Horrek ere ahalbidetzen dizu lasaiago bizi ahal izatea. Ez da kalera irten eta mundu guztiak zu ezagutzea, beste mota bateko arrakasta baizik. Batzuek ezagutzen naute, baina kalean zehar lasai asko ibil naiteke. Hori pila bat eskertzen da.


"Sare sozialetan 220.000 jarraitzaile izanagatik, ez zara aktore edo abeslari hobea izango;

lanean erakutsi behar duzu"

Famatu egin zaituen pertsonaiak badu oraindik ere arreta pizten duen osagai bat: harreman lesbiko bateko kideetako bat da. Horrek arreta piztea, hain zuzen, ez al da triste samarra?

Bai, guztiz. Hala pentsatzen dut, benetan. Uste nuen gai horri dagokionez aurrerapausoa egina genuela, baina ez dela hala konturatu naiz; are gutxiago mundu mailan. Adibidez, Hego Amerikan, oso-oso atzeratuta daude. Banekien, baina ez nuen espero hainbesterako izatea. Egunero idazten didate neska askok esanez “Eskerrik asko, Ylenia, zure pertsonaiari esker ausartu naiz gurasoei homosexuala naizela esaten”, eta halako mezuak. Oso gogorra da hori irakurtzea. Zeren, azken batean, nire inguruan normaltasunez bizi baitut, eta betidanik bizi izan baitut, kontua gurasoekin, lagunekin... denekin. Horregatik, halako mezuak irakurtzen ditudan bakoitzean, ufa!, oilo ipurdia jartzen zait, benetan.


Sare sozialetan jarraitzaile asko izatea lagungarria al da lana bilatzeko orduan?

Egia esan, ez dakit, zeren nik, oraingoz, ez dut hori bizi. Ideiarik ez dut hemendik aurrera gertatuko zaidan ala ez... Entzuten duzu baten bati lana ematen diotela jarraitzaile gehiago dauzkalako, edo besteren bati... Halere, gero ez badu funtzionatzen? Berdin dio zenbat jarraitzaile dauzkan; azken batean, pertsona horrek nola egiten duen lan balioetsi behar da, ezta? 220.000 jarraitzaile izanagatik, agian ez zara aktore edo abeslari hobea. Hau da, gero lanean erakutsi behar duzu, erakutsi behar denean. Ez dakit horrela ote den, baina nahi nuke ez izatea!

"Kirolak bizitzarako oso bailo garrantzitsua ematen dizu: galtzen era irabazten erakusten dizu, eta hori nola kudeatu"


Gimnastika erritmikoan ibili zinen gaztetan, eta horrek sortu zizun aktore bokazioa. Kirolean ikasitako ezerk balio izan al dizu aktore lanerako?

Bai. Gimnastikan balio pila bat ikasten da; gimnastikan baino, kirolean. Gainera, hain gazte hasten zarenean, askoz gehiago. Txikitatik ikasten duzu diziplina izaten, modu ordenatuan bizitzen, egunero errutina bat izaten, elikadurari buruz ere pila bat gauza, psikologiari dagokionez ere bai... Nire ustez, bizitzarako oso balio garrantzitsua ere ematen dizu: galtzen eta irabazten erakusten dizu, eta hori nola kudeatu. Azken batean, bizitzan etengabe ari gara gauzak irabazten eta galtzen. Txikitan ez baldin baduzu hori ongi ikasi, heldutasunean oso zaila da kudeatzea, edo hori kudeatzen ikastea. Hortaz, gimnastikari eskerrak ematen dizkiot, txiki-txikitatik pila bat galdu nuelako, eta, noizean behin, irabazi. Ez dakit ongi ala gaizki ikasi nuen kudeatzen, baina kudeatzen, behintzat, ikasi nuen.


Goenkalen egin zinen ezagun. Zer-nolako garrantzia izan zuen, kontuan hartuta askorentzat mundu profesionalera jauzi egiteko lehen urratsa izan zela?

Niretzat, eskola izan zen; justu Getxoko Antzerki Eskolatik irten berritan hartu ninduten Goenkalen. Antzerki eskolan, antzerkia ikasi nuen, batez ere, eta bat-batean telesail batean sartu nintzen. Eskolan, zer edo zer ikasten duzu, baina ez da berdina han ikasten duzuna eta gero praktikan ikasten dena. Hiru urte eman nituen Goenkalen, eta niretzat masterra izan zen, benetan. Gainera, lanbidean urte mordoa zeramaten lankideak nituen. Adibidez, Patxo Telleriak nire aitaren rola jokatzen zuen, eta ni hari itsatsita egoten nintzen etengabe, galdezka eta aholku eske. Irribarre batekin gogoratzen dut Goenkaleko garaia, oso polita izan zelako eta pila bat ikasi nuelako.


"Hiru urte eman nituen Goenkalen, eta masterra izan zen niretzat"


Azken urteotan, ia ez du telesailik ekoitzi ETBk. Lehendik ere beharrezkoak ziren, baina krisi honen ondoren are beharrezkoagoak?

Euskarazko produktuak edukitzea beti da garrantzitsua. Finean, horretarako daukagu ETB1: euskarazko telesailak egiteko eta fikzioa sortzeko. Beraz, nik uste beti dela oso-oso garrantzitsua, garai guztietan.


"Sektorean, ziurgabetasun handia dugu denok"


Oso irribarretsu ikusi ohi zaitugu askotan, elkarrizketetan eta. Hor ere aktorea ageri da, ala benetan zarena erakusten duzu?

Bai, horrelakoa naiz. Pertsona guztiek bezala, badauzkat nire momentu txarrak, negar asko egiten dut... Beti esaten dut: egiten ditudan barre guztiak negarrarekin konpentsatu behar ditut. Dena den, askotan ez dira negar tristeak, batzuetan nire barnea garbitzeko izaten dira. Baina bai, horrelakoa naiz; beti izan naiz, txiki-txikitatik. Jendeak beti aipatu izan dit, une oro nagoela barrezka. Ni ez naiz kontziente. Gero, nire bideoak ikusten ditudanean, hala dela konturatzen naiz. Saiatzen naiz beti, bizitzan, gauza positiboenak ikusten. Nahiz eta gauza zailak eta txarrak etorri, eta horiek bizi behar izan, beti pentsatzen dut zer edo zer ona etorriko delako datozela. Horregatik, onartzen eta onerako hartzen ahalegintzen naiz. Ez dakit, oraingoz nahiko ondo doakit bizitzan; hortaz, berdin jarraitzen saiatuko naiz, kar-kar!


"KOLKOTIK"


Biharko egunkarian irakurri nahiko zenukeen albistea? Ez dagoela koronabirusagatik hildako gehiagorik. Larunbat gau baterako plan onena? Dantza egitea. Zer ez da falta inoiz zure hozkailuan? Arrautzak. Zer ikusten duzu ispiluaren aurrean jartzen zarenean? Irribarre bat, kar-kar! Zerk ematen dizu beldurra? Bakardadeak. Zerk alaitzen dizu eguna? Musikak. Zerk ateratzen zaitu zeure onetik? Gezurrak. Zerk ematen dizu lotsa? Ufa! Zer edo zer gaizki egiteak. Bizitzako plazer txiki bat? Foie jatea. Zer da arrakasta zuretzat? Zerbait ongi egiten aritzea. Itxialdian, zein generotako lana egingo zenuke? Musikala, alaitzeko. Telesailak edo filmak, zer ikusten duzu gehien? Erdia eta erdia. Zein rol jokatuko zenuke gustura? Revolutionary Road pelikulan, neskarena, Kate Winslet-ek jokatzen duena. Ikaragarri gustuko dut. Erreferentziazko aktore bat? Leonardo Di Caprio. Bi arrazoi euskara ikasteko? Gure hizkuntza delako eta, gainera, doinu izugarria duelako. Labur esanda, nolakoa da Ylenia Baglietto? Positiboa.


Es una cara conocida la de la actriz Ylenia Baglietto (Eibar, 1986), no sólo entre el público vasco, ha sido conocida por su papel en Acacias 38 de la televisión pública española, pero la hemos visto en la pequeña pantalla desde que comenzó hace 10 años en la serie Goenkale. En la actualidad, en pleno encierro, está participando en la serie Etxekoak que emite ETB1, aunque, al igual que a la mayoría del sector, se le han cancelado otros trabajos. Está confinada en Bilbao, activa en las redes sociales y tratando de afrontar con optimismo la difícil situación.


Para empezar, la pregunta imprescindible. ¿Qué tal llevas el encierro?


La verdad es que lo llevo muy bien. De momento, estoy sana, así que estoy teniendo la oportunidad de hacer un montón de cosas que no podía hacer antes. Para empezar, decidí aprender a tocar la guitarra. Hace 6 años compré una guitarra en Lisboa y ahí la tenía a la pobre, sin tocar. Empecé a hacer un curso online y ahí estoy. De hecho, escribo poesía, y mi sueño es que algún día esos poemas se conviertan en canciones. Por eso quería cogerme a la guitarra, para crear mis propias canciones. Además, me dije que tenía que acostumbrarme a estar en casa y empecé a hacer deporte allí. Normalmente intento hacer deporte todos los días. Así que, adaptando, adaptando... Puse la rutinita y, bueno, lo llevo muy bien.


En pleno encierro, has tenido la oportunidad de trabajar en la serie Etxekoak. No es poco.


Pues sí. Ha sido un regalo, porque no esperaba trabajar ahora, en este encierro. De repente, recibí la llamada de PAUSOKA, me propusieron participar en esta serie y, ¡cómo no, adelante! Al final, quiero progresar en mi profesión, aprender y aprender, y mejorar y mejorar. Este trabajo también me permite aprender, porque al fin y al cabo todo es nuevo. Lo hacemos desde casa, cada actor en su casa, con un trípode, con una luz, y cada uno lo hace todo: peluquería, vestuario, todo lo técnico, aprender texto, actuar... Al fin y al cabo, nosotros hacemos todo menos corregir, eso lo hace Jabi Elortegi. Está teniendo un gran aprendizaje.


"Etxekoak lo hacemos desde casa, cada actor lo hace todo; está siendo un gran aprendizaje"


En cuanto al trabajo, ¿cómo te ha afectado la crisis de la pandemia? En Brecht estabais a punto de estrenar la boda de los pequeños burgueses en el Arriaga, entre otros. ¿Se te han suspendido más proyectos?


En realidad, no. Estaba grabando la serie Acacias 38 de TVE, y se ha suspendido. En principio, seguiremos cuando volvamos a la normalidad. No sabemos cuándo, eso es cierto. La boda de los pequeños burgueses, que íbamos a hacer en el Arriaga, se ha suspendido totalmente. Por otra parte, más adelante voy a participar en una película que, en principio, se iba a grabar en junio, pero creo que tendremos que esperar. Al final, cada día dicen algo diferente. Así que estamos esperando y viendo cada día lo que va a pasar.


También hay una gran inestabilidad en vuestra profesión. Las consecuencias de esta crisis serán enormes en el sector.


Sí, así será. En cuanto a los teatros, al principio nos dijeron que quizás empezarían con la programación a finales de año, pero se está retrasando cada vez más. En este encierro debemos ser conscientes de la importancia de la cultura. Todos estamos en casa, viendo series, películas, escuchando música, leyendo libros... Te das cuenta de lo importante que es. Sin embargo, parece que todavía no nos hemos dado cuenta de lo importante que es el teatro. Bueno, algunos están haciendo teatro de otra manera. Por ejemplo, hace poco vi una micro-obra de teatro online de un amigo: pagué un euro me dieron un código para poder acceder y ver la obra, y de esta forma puedes ver al actor actuando en su casa. Creo que el teatro también se adaptará poco a poco a esta situación. Al final, tendremos que trabajar así.


"Estamos en casa y día a día vamos viendo que pasa; estamos confinados"


¿Estás en contacto con gente del sector? ¿Qué estado de ánimo siente?


Todo esto es una putada para todos. Un montón de gente tenía trabajos firmados: actuaciones, giras... y todo se ha ido al traste. Así que empiezas a pensar que el dinero que recibirías en estos meses no lo vas a tener, que estás en casa y no sabes lo que va a pasar. Estando así, todos tenemos una gran incertidumbre. Por lo tanto, es normal crear movimientos y tratar de mejorar y cambiar esta situación de la mejor manera posible.


Tu papel en Acacias 38 te ha hecho famosa. ¿Sientes que eres famosa? ¿Cómo lo vives?


No, no lo siento en absoluto. Es cierto que a veces alguien te para en la calle y te dice algo, pero tú respondes con normalidad. Al fin y al cabo, yo soy Ylenia, la Ylenia de siempre, y no hay nada diferente dentro de mí. Sí, estoy trabajando, veo que a la gente le está gustando, pero yo sigo siendo la de siempre. No sé, es una sensación rara. Y vivo... Estoy viviendo bien. La verdad es que lo noto sobre todo en las redes sociales, porque el programa ha tenido éxito internacional, así que la mayoría me escribe en las redes sociales. Eso también te permite vivir más tranquila. No es salir a la calle y que todo el mundo te conozca, es otro tipo de éxito. Algunos me conocen, pero puedo andar por la calle con mucha tranquilidad. Eso se agradece un montón.


"Aunque tengas 220.000 seguidores en las redes sociales no quiere decir que seas buen actor, tienes que demostrar tu trabajo"


El personaje que te ha hecho famosa todavía tiene un elemento que llama la atención: es uno de los miembros de una relación lésbica. ¿No es un poco triste que eso llame la atención?


Sí, totalmente. Lo creo, de verdad. Pensé que habíamos avanzado en ese tema, pero me he dado cuenta de que no es así, mucho menos a nivel mundial. Por ejemplo, en Sudamérica están muy atrasados. Lo sabía, pero no esperaba que fuera para tanto. Muchas chicas me escriben todos los días diciendo "gracias, Ylenia, gracias a tu personaje me he atrevido a decir a mis padres que soy homosexual", y ese tipo de mensajes. Es muy duro leerlo. Porque, al fin y al cabo, a mi alrededor lo vivo con normalidad y lo he vivido siempre, con mis padres, con mis amigos... con todos. Por eso, cada vez que leo esos mensajes, ¡uf!, se me pone el pelo de gallina, de verdad.


¿Es útil tener muchos seguidores en las redes sociales a la hora de buscar empleo?


La verdad es que no lo sé, porque yo, de momento, no lo vivo. No tengo idea de si me pasará a partir de ahora... Oyes que a alguien le dan trabajo porque tiene más seguidores o a otro... ¿Pero si luego no funciona? No importa el número de seguidores que tenga, en definitiva, hay que valorar cómo trabaja esa persona, ¿no? Con 220.000 seguidores a lo mejor no eres mejor actor o cantante, es decir, luego tienes que mostrarlo trabajando, es cuando hay que demostrarlo. No sé si es así, pero quisiera no serlo.


"El deporte es muy importante en la vida, te enseña a perder y a ganar y a como gestionarlo"


De joven te dedicaste a la gimnasia rítmica, lo que le dio vocación de actor. ¿Te ha servido algo de lo que has aprendido en el deporte para trabajar como actor?


En gimnasia se aprenden muchos valores, más que en gimnasia, en deporte. Además, cuando empiezas tan joven, mucho más. Desde pequeña aprendes a tener disciplina, a vivir de forma ordenada, a tener una rutina diaria, un montón de cosas sobre la alimentación, también en psicología... Yo creo que también te da un valor muy importante para la vida: te enseña a perder y a ganar y cómo gestionarlo. En definitiva, en la vida estamos continuamente ganando y perdiendo cosas. Si de pequeña no has aprendido bien eso, en la madurez es muy difícil gestionarlo o aprender a gestionarlo. Así que doy las gracias a la gimnasia porque desde muy pequeña perdí un montón y, de vez en cuando, gané. No sé si aprendí bien o mal a gestionar, pero al menos aprendí a gestionar.


Te diste a conocer en Goenkale. ¿Qué importancia tuvo, teniendo en cuenta que para muchos fue el primer paso para dar el salto al mundo profesional?


Para mí fue una escuela, justo cuando salí de la Escuela de Teatro de Getxo me acogieron en Goenkale. En la escuela de teatro estudié sobre todo teatro y de repente me metí en una serie de televisión. En la escuela aprendes algo, pero no es lo mismo lo que aprendes allí, que lo que aprendes en la práctica. Pasé tres años en Goenkale y para mí fue realmente un master. Además, tenía compañeros que llevaban muchos años en la profesión. Por ejemplo, Patxo Telleria hacía el papel de mi padre, y yo estaba constantemente pegado a él, preguntando y pidiendo consejo. Recuerdo la época de Goenkale con una sonrisa, porque fue muy bonita y aprendí un montón.


"Estuve tres años en Goenkale y fue un máster para mi"


En los últimos años, ETB apenas ha producido series. ¿Eran ya necesarias, pero aún más necesarias después de esta crisis?


Siempre es importante tener productos en euskera. En definitiva, para eso tenemos ETB1: para hacer series en euskera y para crear ficción. Por lo tanto, creo que siempre es muy importante, en todos los tiempos.


"Todos tenemos mucha incertidumbre en el sector"


Muchas veces te vemos muy sonriente en las entrevistas. ¿Ahí aparece el actor o realmente es así como eres?